ENKARTERRIETAKO ASTOA

SARRERA

Astoa (Equus asinus asinus ) dudarik gabe industrializazioa eta nekazaritza lana nekanizatzearen ondorioak gehien jasan dituen animalia izan da euskal herrian.

ASTOA HISTORIAN

Asto arraza honen sorrera Bizkaiko Enkarterrietako bailaran eta honen inguruetan koka genezake, esaterako Arabako ipar ekialdean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ASTOA HISTORIAN

Orain gutxi arte bere erabilera ohikoa zen baserrietan nekazaritza lanetarako oso erabilgarria baitzen. Hala ere lan hauen erabateko mekanizazioak enkarterrietako astoaren ia desagertzea eragin zuen. Gaur egun nekazaritza lan txikietan soilik erabiltzen da, erabiltzen bada: belarra eta egurra baserrietara eramateko besteak beste. Era honetan enkarterrietako astoa lehengo euskal baserriaren irudi soil bihurtu da.

Asto arraza honek asko eskeini dio baserriari baina baita euskal artzantzari ere, nahiz eta alor hau ez hain ezaguna izan. Ardien udako eta neguko larre aldaketetan erabiltzen zen astoa. Honez gain artzaiarentzat garraio elemuntu oso garrantzitsua zen udaran mendiko larreetan zeuden ardien esnea baserrira jeisteko.

Gaur egun ohitura hau, ardiak udako larreetara eramateko astoa erabiltzea hain zuzen ere, urtero errepikatzen da Atxondon (Bizkaian), San Juan inguruan.

Euskal astoaren neurri txikia, sendotasuna eta izaera medio, mendeetan zehar eskari handia izan du munduan zehar. XV. mendean, Frai Juan de Zumarragak, Mexikoko artzobispoak baina jaiotzez Bizkaitarrak, euskal astoa nahiago izaten zuen karga garraitzeko indiako astoa baino.

 

EUSKAL ASTOAREN EZAUGARRIAK

Enkarterritako astoaren ezaugarriei dagokionez, asto txikiak direla esan genezake (ez dute 120 zm rik gainditzen, apatsetatik bizkarrera). Proportzionatuak eta orekatuak dira. Larruaren kolorea marroia eta beltza izan ohi dute. Apatxetan eta bizkarrezurrean gune beltzagoak izan ditzakete. Beste alde batetik kolorearen degradazioak izaten dituzte muturraldean, begi inguruan, besapetan eta sabelaldean. Belarri handiak eta apatx txikiak dituzte.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

SORRERA

 

 

 

SARRERA

 

 

A

S

T

O

A

 

 

 

 

 

ASTOA HISTORIAN
EZAUGARRIAK